martes, 1 de abril de 2008

EZAGUTZAREN GARRANTZIA

ART sistemei buruzko artikulu hau irakurri ondoren, merkatuari buruzko ezagutza izateak daukan garrantziaz konturatu naiz. Gaur egungo enpresek merkatuari buruzko informazioa izan behar dute, beraien bezeroen beharrak ezagutzeko eta hauen aldaketetara modu egokian egokitzeko.

Ezagutzaren kudeaketarako ART sistema erabiltzen da. Sistema honek bezeroen eta hornitzaileen informazio esplizitu eta inplizituak lortzeko erabiltzen da, baina lortutako informazioa eraginkorra izango da informazio hau testuinguru egoki batean ematen bada.

Informazio erabilgarri hau eskuratzeko prozesu bat jarraitu behar da. Hasieran, ART sistemak merkatuan sortzen diren aldaketa kaotikoak kontrolatzeko prozedura batzuk ezartzen ditu eta hauetatik ondorioak ateratzen ditu, hau da, merkatuari buruzko informazio lortzen du. Ondoren, elkarrizketa erabiltzen da, bezero eta hornitzaileekin duten harremana sendotzeko. Beraz, modurik egokiena elkarrizketa bultzatzeko, batzarrak egitea da. Eta azkenik, bezero eta enpresen arteko elkartzeak gehituz doazen heinean, hauen arteko konfiantza eta leialtasuna hazi egiten da. Beraz, bezero eta enpresaren arteko informazio inplizitu eta esplizitua eta hauen baloreak guztiz elkar banatzen dira.

Ondorioz, enpresek arrakasta lortzeko eta lehiakideekin alderatuz produktu edo zerbitzu berritzaileak merkaturatzeko, merkatua ondo ezagutzea beharrezkoa da, informazio teknologikoa eta giza pertzepzioaren artean oreka bat mantenduz.

1 comentario:

Beñat Mera Goyarzun dijo...

adoz nago zurekin. Enpresa guztiak bezeroan oinarritu behar dira eta horretarako ondorioak lortu eta aurrerakuntza teknologikoak aurrera eraman behar ditu.