martes, 6 de mayo de 2008

GLOBALIZAZIOAREN ONDORIOAK

Globalizazioari buruzko gaia oso interesgarria iruditu zait. Gaur egun oso zabaldua dagoen fenomeno hau Joaquin Estefaniak dion bezala Globalizazioa ez da fenomeno ekonomiko bat bakarrik, baizik eta zabalagoa da, hau da, arlo ezberdinetan eragiten digu. Globalizazioak mundu osoko herrialde ezberdinen arteko komunikazioa eta elkarmenpekotasuna gehitzen du, merkatu, gizarte eta kultura ezberdinak bateratuz.

Globalizazioari esker enpresek inportazio merkeagoak eta esportazioak gehitzea lortu dute. Baita ere, kostuak murrizteko eta bezero gehiago izateko aukera dute. Honez gain, lehiakortasun handiagoa dagoenez, kalitate hobeagoko produktu eta zerbitzuak aurkitzen dira merkatuan. Hala ere, esan beharra dago globalizazioak hainbat desabantaila ekarri dituela. Globazioaren ondorioz, geroz eta gizarte kontsumista batean aurkitzen gara, gastu administratiboak oso altuak dira eta kapitalaren kontzentrazio eta zentralizazioa ematen da, hau da, geroz eta aberats gehiago daude eta aldi berean, geroz eta txiro gehiago aurkitzen dira. Baita ere, lan malgutasunarengatik langileen lan baldintzak geroz eta txarragoak dira, bezeroen beharrekin sentiberatasun gutxiago dago, herrialde txikietako hainbat kultura desagertzeko arriskuan aurkitzen dira eta fenomeno honek pentsamendu bakar bat sortzen du, hots, gizarte eta politika doktrina ezberdinak baztertzen ditu. Honez gain, baita ere, globalizazioak naturan ere eragin negatiboa duela esan dezakegu, adibidez, herrialde batetik bestera sustantzia kaltegarriak desplazatzeko orduan arrisku handia egon daiteke. Halaber, ekonomiaren eta merkatuaren globalizazioan zeresan handia duten hainbat garraio azpiegitura erraldoiak egiten ari dira, hauek konponezinezko kalte oso nabarmenak ekarriko dizkio ingurugiroari (adibidez, AHTa).

Beraz, nire ustez, globalizazioak arlo ekonomiko, gizarte eta kulturalean ondorio negatiboak ekarri ditu, interes ekonomikoak pertsonen interesen gainetik jarriz.

2 comentarios:

Ane Otegi Mendia dijo...

Erabat ados nago zuk esandakoarekin, ala ere naturan dauden kalteak ezin dira globalizazioari leporatu. Gauza batzuk beraren ondorioz izan daitezke baina, beste asko pertsonen utzikeriarengatik eman dira. Txikizio asko egiten ditugu pertsonek nahita edo nahi gabe gure ingurugiroa benetan kaltetuz.Zenbat sute egon dira azken hiru urteetan? zure ustez globalizazioaren erruz izan al dira?
Egia da askotan interes ekonomikoak eta politikoak pertsonen gainetik daudela eta hori nolabait gelditu beharra dago, panpinak bezala erabiltzen gaituzte.

abarkatxo dijo...

Ados nago. Ados Garazi eta ados Anerekin ere. Baina are gehiago esango nuke globalizazioari buruz:
Globalizazioa, azken finean, gizarteak izan ditzakeen ereduetako bat da, beraz, gizartearen izateko eta pentsatzeko moduak definitzen ditu. Ondorioz, norbanakoaren izakera eta pentsakera moldatzen du neurri txiki batean bada ere.
Hortik, "pertsonen utzikeriak" erlazio (txikia baina) zuzena izatea globalizazioarekin, nire ustetan, betiere.

Bada, beste gizarte eredu bat aukeratuko bagenu "pertsonen utzikeria" hori txikiagoa izango litzateke? Auskalo.

Amaitzeko, globalizazioari eskerrak eman behar dizkiot, nire iritzi hau zuengana heltzea posible egiten duelako.